Baba Eguna larunbat honetan, azaroak 20, Bertako Produktuen Azokan

2021/11/15
11:00etatik aurrera, bertako babak dastatzeko aukera egongo da.
Baba Eguna larunbat honetan, azaroak 20, Bertako Produktuen Azokan

Larunbat honetan, azaroak 20, Seber Altube plazan, Bertako Produktuen Azokan “Baba Eguna” gauzatuko da.

Ohiko ekoizleen postuez gain, 11:00etatik aurrera, bertako babak dastatzeko aukera izango da. Guztira 8 kilo baba prestatuko dira azokako bezeroen artean banatzeko.

Euko Label produktuez osatutako 10 saski zozketatuko dira ere.