Badator Udalazabalen edizio berria, plazak kulturaz betetzeko prest

2026/06/29
Card image cap
Uztailaren 1etik 28ra burutuko da aurtengo Udazabal, zirkoa, musika, antzerkia eta dantza ikuskizunekin osatuta. Arrasate Blues jaialdiak ere presentzia nabarmena izango du aurten, uztailaren 2tik 16ra, 15 kontzerturekin.

Arrasateko Udalak aurtengo Udazabal egitaraua aurkeztu du, herritarrei udan zehar musika, dantza, zirkua eta antzerkiaz gozatzeko aukera zabala eskainiz. Egitarau honek herriko hainbat gune publiko beteko ditu: Monterron parkea, Zaldibar eta Biteri plaza, besteak beste.

Zirku ikuskizun berritzaileak Biteri plazan

Uztailaren 1ean Biteri plazan Udazabalen aurtengo eskaintza irekitzeaz arduratuko da zirkuko arteen sorkuntza berezia den  "RÉTROFUTUR". Ésacto’Lido taldeko artistak bilduko dira melting-pot sortzaile eta koloretsu honetan, malabaristak eta trapezistak barne, iraganeko gira batetik etorkizunera bidaiatzeko proposamen utopiko batean.

Bestetik, uztailaren 28an “MUTE” zirku ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, baita Biteri plazan.

Dantza garaikidea Zaldibarren uztailaren 17an

Urtero bezala, dantzak bere tarte propioa izango du Udazabal jaialdian. Uztailareb 17an, Euskal Herriko bi talde entzutetsuren bi pieza motz ikusi ahal izango dira Zaldibarren:

  • NODE konpainia: “Basandere” lana aurkeztuko du, euskal mitologia oinarri hartuta, basoen kontserbazioa, klima-justizia eta genero-ikuspegia jorratzeko.
  • Ertza konpainia: “Un ‘We” pieza eskainiko du, sare sozialek mundua bateratu arren sortu duten desberdintasun-arraila eta lan-ustiapen modernoa aztertuz.

Uztailaren 24an berriz, Haatik konpainiaren “IOI” dantza ikuskizuna aurkeztuko du. HERRI GOGOA disketxeak 70eko hamarkadako euskal musikaren izaera esperimentala islatzen du. Hortik abiatuta, ospe haundiko dantzaria den Jone San Martinek euskal dantza tradizionala berrinterpretatzen du, espazioa, mugimendua eta gorputzen arteko harremanak publikoarekiko hurbiltasunetik esploratuz.

Musika eta antzerkia herriko kaleetan

Musikaren aldetik, Arrasate Blues jaialdia izango da ardatz nagusietako bat, uztailaren 2tik 16ra bitartean ospatuko dena. Gainera, Zigor Martinezek zuzendutako Arrasate Musikal Big Band taldearen doinuak entzuteko aukera egongo da, ibilbide luzeko taldea izanik (2000. urtean sortua) eta Euskal Herrian zehar zein estatuan kontzertu ugari emandakoa.

Antzerkiari dagokionez, Seber Altube eta Biteri plazen artean egingo dira programatutako hiru antzerkiak:

  • uztailaren 7an, 19:30ean, “ALONSO, EZINEZKO MANDATUEN MEZULARIA”.
  • uztailaren 21ean, 20:00etan, “EULI JASA” ikuskizuna.

 

Deskargatu egitarau osoa hemen.