Bake epailearen eta haren ordezko karguak betetzeko deialdia egin du Udalak

2017/07/06
Card image cap
Izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 3 arte

Udalbatzarrari dagokio udalerri honetako Bake Epailea eta haren ordezkoa izendatzea. Hautaketa prozesuari ekingo zaio orain.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 128. zenbakian, uztailaren 7an, argitaratu du Arrasateko Udalak ekainaren 6an osoko bilkuran hartutako akordioa Bake Epaile titularra eta haren ordezkoa izendatzeari buruz. Bertan agertzen dira izangaiek bete beharko dituzten baldintzak, bai eta hautaketa prozesua burutzeko erabiliko diren oinarri-arauak ere. Udal webgunean ere kontsultatu daiteke.

Informatu gehiago eskuratu nahi izanez gero, Udaleko Pertsonal Sailean eskainiko da, telefono honetan: 943 25 20 04