Baserriko produktuen azokako apirileko zozketa

2012/04/25
Card image cap

BASERRITARREN AZOKEN PRODUKTUEN ZOZKETA

 

Apirilaren 21eko azoka

 

 

Aurreko zapatuan, apirilak 21, baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  14 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak, ardo ekologikoa, ahate haragia eta deribatuak, bidezko merkataritzako saltokia, orturako landareak…

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua ENEKO URRIZALKIrena izan zen eta produktu sorta,  Arkarazo  Auzoko Mendibitzu Baserriko GORKA LETEk prestatuko du oraingoan.   Ostiral goizean, apirilak 27,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egongo da produktuen otarra, ikusgai, Enekok eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  Eneko Urrizalki, eta  esker ona Udalaren aldetik, baserriko produktuak apreziatzen dakizulako! 

 

 

ARRASATEKO UDALA

ENPLEGUA ETA GARAPEN EKONOMIKO SAILA

 

2012-04-25