Berdeguneak hobetzeko esku-hartzeak
2026/02/27
Aurrera doa Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan Arrasateko ikasleek gauzatzen ari diren esku-hartze plana herriko ekosistemak babesteko, leheneratzeko eta erabilera jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Udazkeneko prestatze lanen ondoren, ekintza konkretuak egin dituzte herriko berdeguneetan Udalako Ingurumen Eskolarekin elkarlanean.
Iaz ikasleekin egindako diagnostikoan ikusi genuen gizakiek ingurunea eraldatu ahala, beste espezie batzuentzako funtsezko elementu asko ezabatzen ditugula, hala nola, habiak egiteko tokiak: zuloak, zuhaitzak, zuhaixkak edo eraikin zaharrak. Gabezia hori nabarmenagoa da hiriguneetan, non espezie asko behartuta dauden lehiatzera babesleku urriengatik. Horregatik ezarri ditugu txorientzat eta saguzarrentzat babeslekuak.
Gainera, herrian zehar ditugun zuhaitzak balioan jartzeko eta dagoen bioaniztasuna erakusteko beharra ikusi zen. Horregatik, zuhaitz espezie esanguratsuenentzat egurrezko kartelak sortu ditugu eta izenak jarri dizkiegu berdegune batzuetako zuhaitzei.
Arrasateko lehen hezkuntzako 3. eta 2. zikloko ikasleek egindako lanari esker gure herriko bioaniztasuna handitu eta balioan jarri dugu, hauen kontserbazioan lagundu eta beraien zerbitzuez gozatzeko.
Mila esker lan hauetan lagundu duzuen ikasleei eta jakin, ekintzak zehaztasun handiagoarekin ezagutu nahi badituzue hemen dituzuela.
