Berdintasun sailak maiatza-ekaina egitaraua kaleratu du

2011/05/02
Card image cap
Ikastaroren batean parte hartu nahi izanez gero, Emakume Txokora jo behar da

Berdintasun sailak kaleratu du dagoeneko maiatzerako eta ekainerako antolatutako ikastaroen eta ekimenen inguruko informazioa.

Triptikoan agertzen diren tailer eta ikastaroen bitartez emakumeen jabetze eta parte hartze prozesuak sustatu nahi dira, eta horretarako guneak eskaintzen ditu Emakume Txokoak: prestakuntzarako, eztabaidarako, topo egiteko ...

Egitarauan parte-hartze gune horiez gain, hainbat kultura ekimen ere ikus daitezke (“Emakumeak protagonista” elkarrizketa saioa eta “Emakumeak eszenan antzerki zikloa”, besteak beste).

Bestalde, Jabetze eskola kalera hurbilduko da ekainaren 10ean. Egun horretan jardunaldi-festa egingo da eta Biteri plazara hurbiltzen direnek , eztabaidatzeko eta ondo pasatzeko aukera ederra izango dute (aurretik izena eman behar da Emakume Txokoan).

 

Egitaraua ikusi