Martxoak 7an antolatuta genuen emakume baserritar eta artisauen azoka bertan behera gelditu da

2020/03/06
Card image cap
Eguraldiari lotutako arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da antolatuta genuen azoka.

Hala ere, martxoak 8ko egitarauaren barnean antolatutako bestelako emanaldiak eta ekintzak aurrera doaz.

Bihar bertan martxoak 7, “Erradikalak ginen” ikuskizuna izango dugu Kulturaten Ane Labaka eta Beatriz Egizabalekin, arratsaldeko 19:00etan.