Bide mozketa bi, abuztuaren 11tik aurrera

2021/08/11
Card image cap
Abuztuaren 11tik aurrera, trafikoa itxiko da Otalora Lizentziaduna kaletik Muzibarko biribilgunera eta Zerrajera kaleko bukaerara.

TAO guneen margoketa lanak direla-eta Otalora Lizentziaduna kaletik Muzibarko biribilgunearen norantzan doan trafikoa Zarugalde kaletik desbideratuko da.

Zerrajera kaleko bukaera moztu egingo da. Kata batzuk egingo dira bertan. Hori dela eta, kalearen zonaldea itxi egingo da. Ez da egongo arazroik Txaeta 14, 16 eta 18 etxeetako garajeetara sartzeko, norantza biak ahalbideratu dira eta; kalean buelta emateko, zonalde batzuk egongo dira, aparkaleku guztiak ez galtzeko.

Momentuz ez dakigu egoera horrek noiz arte iraungo duen.

BARKATU ERAGOZPENAK!!