Biblioteka eguna ospatuko du Arrasateko Udal Bibliotekak, egitarau bereziarekin

2025/10/13
Card image cap
Kulturateko Bibliotekan antolatutako ekintzez gain, Santa Marinako Bibliotekan ere izan da programazioa.

Urtero bezala, urriaren 24an Bibliotekaren Eguna ospatuko du Arrasateko Udal Bibliotekak. Horregatik jarduera bereziak prestatu dituzte, adin guztietarako eta denen gozamenerako.

Santa Mariako bibliotekan ere hitzordua

Lehen hitzordua Santa Marinako auzo bibliotekan izango da, urriaren 21ean. Elhuyarrekin Ingeniaritza tailerra eskainiko da, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6.era bitarteko umeentzat. Saio honek jolasa eta esperimentazioa ditu oinarri eta, bertan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da bibliotekan edo web orrian: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ingeniaritza-tailerra/

Antzezlana Kulturaten

Hurrengo egunean, urriak 22, helduentzako proposamen erakargarri bat izango dugu Kulturaten: Logroñoko El Patio Teatro konpainiaren Conservando memoria antzezlana. Ariketa eszeniko honetan, oroitzapen pertsonal eta intimoetatik abiatuta, gogoeta kritiko bat egingo da oroimenari buruz, garenak izatera eramaten gaituen horri buruz. Lan honek sari ugari jaso ditu, FETEN 2020 saria, adibidez. Hemen aurrerapen bat: https://www.youtube.com/watch?v=Irn5PfjwPJw

Urriak 24, Bibliotekaren Nazioarteko Eguna

Ospakizuna borobiltzeko, urriaren 24an, Bibliotekaren  Egunean bertan, publiko guztiei zuzendutako ikuskizuna izango dugu Bapatean Zirko taldearekin. Adabaki izeneko emanaldi ikusgarri eta umoretsua Kulturateko kanpoko plazatxoan egingo dugu, eguraldia lagun, eta Areto Nagusian, bestela.