Bide onean goaz Eskolara Oinez
2025/09/19
Dagoeneko ostirala da eta haurrak pozik eta parte hartzaile ikusi ditugu oinez eskolara abiatzen aste osoan zehar. Arrasate Herri Eskolako 60 lagunek parte hartu dute oraingoan, San Andreseko ibilbidetik eta baita Biteritik ere.
Ekintza honekin amaituko dugu datorren astelehenean, irailak 22an, hain zuzen, autorik gabeko munduko egunean. Baina, animatu nahi ditugu haur eta gurasoak ohitura honekin aurrera jarraitzera.
Ikusi dugu zein pozgarria izan daitekeen denok elkarrekin joatea, bidean jolastuz eta berba eginez. Gainera, lortu dugu pixka bat atseginagoa eta garbiagoa izatea gure herria eta planeta, alde batera utzi ditugulako motordun ibilgailu kutsakorrak eta kaleak guk bete ditugulako.
Honen harira, herri bizigarriago eta jasangarriago baten aldeko ekintzak jarraituko dute asteburuan. Gaur, ostirala, Plazabizi jaia Arimazubin eta bihar, Birzikleta azoka erdigunean.
Eskerrik asko parte hartzaileei eta guraso laguntzaileei. Ondo ibili eta hurrengo arte!