Bigarren lauhilekoaren instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken egunak

2018/04/09
Card image cap
Apirilaren 22a izango da 2018ko bigarren lauhilekoaren instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna Musakolako kiroldegian

Datorren apirilaren 22an, igandea, 2018ko bigarren lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da Musakolako kiroldegian. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere.

ERRESERBA FINKOAK

2. Lauhilekoa: maiatza, ekaina, uztaila eta iraila

Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:

  • Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
  • Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
  • Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
  • Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
  • Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.

 

Eskaerak egiteko azken eguna: 2018ko apirilak 22

Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.