Bihar, azaroak 28, NA berritzeko edo egiteko zita

2006/11/27
Card image cap
Gogoratu nahi dizuegu azaroaren 28rako NA berritzeko edo egiteko txanda daukazuenoi, Arrasateko Pasealekua 1 zenbakian dagoen IMIko bulegoetara joan beharko duzuela bakoitzak daukazuen ordurako.

Hurrengoz talde ibiltaria Arrasatera urtarrilaren 30ean, otsailaren 27an eta martxoaren 27 etorriko da, hurrenez hurren.

Abendutik aurrera, NA egiteko zerbitzuari buruzko informazioa emateko, BAZ (portaloian) bulegoa arduratuko da.

• Arrasaten NA egin edo berritzeko orduak ere bulego horretan emango ditugu.

• Talde Ibiltariaren aurrean NA lortu edo berritzeko, lokal hauetan tramitatuko da:

  • Azaroko deialdia IMI zentroan.
  • Abenduko deialdia eta hurrengo deialdiak BAZ bulegoan

Edozein informazio osagarri jaso gura izanez gero, hemen galdetu daiteke:

BAZ – Biztanleentzako Arreta Zerbitzua
Maisu Arano pasealekua 8
Tel.: 010 eta 943252000
baz@arrasate-mondragon.net