Bihar irekiko da pintura ikastaroetan izena emateko epea
2024/09/23
                Izenematea irailaren 24tik 26ra izango da, arratsaldeko 5etatik 7etara Kulturaten Pintura gelan (sarrera Seber Altube plazatik)
            2024/25 Pintura ikastaroak
- TOKIA: Kulturaten Pintura gelan (Sarrera Seber Altube plazatik)
 - IRAKASLEA: Amaia Bengoa - Arte Ederretan lizentziaduna
 - KLASEEN HASIERA: irailaren 30ean
 - MATRIKULAZIOA: irailaren 24tik 26ra: arratsaldeko 5etatik 7etara, Kulturaten Pintura gelan (sarrera Seber Altube plazatik)
 - IKASTAROAREN PREZIOA: 
- Helduek 210 € (3 ordu astean, irailetik ekainera)
 - Umeek 105 € (1,5 ordu astean, irailetik ekainera) eta zapatuetan 140 € (2 ordu, irailetik ekainera)
 
 - TALDE MUGATUAK: lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ikasle izan direnek. Eskainitako plaza kopurua gainditzen bada, zozketa bidez esleituko dira plazak. Zozketa irailaren 27an egingo da eta plazadunei jakinarazi egingo zaie
 - KLASEAK: lanegunetan 5etatik 8etara, eta zapatuetan 10:00etatik 12:00etara
 - INFORMAZIOA: Kulturaten (Tel. 943 25 20 37)
 - HAURREN GUTXIENEKO ADINA: 7 URTE