Biharko deituta dauden Palestinaren aldeko lanuzteen ondorioz, baliteke bihar udal zerbitzuak etenda egotea
2025/10/14
Bihar, urriak 15, Palestinaren aldeko lanuzteak daude deituta eta, horren ondorioz, Arrasateko hainbat udal zerbitzu etenda egon daitezke bihar.
Esate baterako, lanuzteekin bat eginez itxita egongo dira Udal Biblioteka eta Musakola, Iturripe eta Uarkapeko kiroldegiak, honako ordu tarte hauetan: 11:00-15:00 eta 19:00-22:00.
Horiez gain, baliteke egunean zehar bestelako udal zerbitzuak ere etetea, esate baterako, Biztanleen Arreta Zerbitzua (BAZ).
Gutxieneko zerbitzuak
Edozein kasutan, gutxiengo zerbitzuak bermatuko dira, horien artean udal hilerriko lur emate edota errauste zerbitzua edo udaleko garraio zerbitzua. Azken horrek, ostera, % 30era murriztu dezake zerbitzua eta bere maiztasuna. Horri jarraikiz, hauek izango dira biharko autobus lineen gutxieneko zerbitzuaren ordutegiak:
1 Linea: 08:35, 10:35, 12:35, 14:35, 16:35, 18:35, 19:35, 20:35
2 Linea: 08:15, 10:15, 12:15, 14:15, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15