BIR-ZIKLETA azokarako materiala biltzea

2015/09/10
Azken urteetan bezala, Mugikortasun astearen egitarauaren barruan BIR-ZIKLETA, bigarren eskuko bizikleta azoka, antolatu dugu, eta hilaren 12an materiala jasotzen hasiko gara, Udal azokan. Egoera onean dagoen materiala jasoko da,
BIR-ZIKLETA azokarako materiala biltzea

Aurten ere, Europako hainbat herritan bezala, Mugikortasun astea ospatuko dugu Arrasaten, eta egitarau zabal baten barruan, BIR-ZIKLETA bigarren eskuko bizikleta azoka antolatu dugu.

Azoka hau gauzatzeko bizikletarekin zerikusia duen edozein materiala bilduko dugu, beti ere egoera onean eta garbi dagoena: Edozelako bizikletak, mendikoak, paseokoak, errepidekoak, haurren bizikletak, trizikloak, kaskoak, belozimetroak, gurpilak, eskularruak, maillotak... (Aurten patinak eta patineteak ez dira jasoko)

Material hau Udal Azokan hurrengo egunetan jasoko da:

  • Irailaren 12an, zapatua 11:00 – 13:00
  • Irailaren 15ean, martitzena, eta 17an, eguena: 11:00 – 13:00 17:00 – 19:00


Beti bezala salneurria jabeak jarriko dio materialari, eta saldutakoaren zenbatekoa jabeari itzuliko zaio irailaren 24an, eguena 17:00 - 19:00 Udal Azokan bertan. Saltzen ez den materiala ere bertan jasoko da.