Biteri kalea gauez itxiko da trafikoarentzat martxoaren 5ean eta 8an

2024/03/04
0:00etatik 6:00ak bitartean
Biteri kalea gauez itxiko da trafikoarentzat martxoaren 5ean eta 8an

Mondragon hotelean egiten ari diren obrak direla eta, Biteri kalea gauez itxita egongo da martxoaren 5ean eta 8an, 0:00etatik 6:00ak bitartean.

Itxi behar den eremua behar bezala seinaleztatzeko, hesiak jarriko dira.

Barkatu ixteak eragindako eragozpenak.