Biteri plazako farolak LED argiteria sistema jasangarrira aldatuko ditu udalak

2020/11/05
Card image cap
Guztira 13 argi puntutan egingo da aldaketa. Inbertsioa 6.549,81 eurokoa izango da, eta muntaia lanak udal lantaldeak egingo ditu datozen asteetan.

Arrasateko Udalak Biteri plazako argiteria eraldatuko du jasangarriago bihurtzeko. Guztira 13 argi puntutan egingo da aldaketa: baliza motako farolen luminariak LED teknologiara egokituko dira.

Inbertsioa 6.549,81 eurokoa izango da, eta muntaia lanak udal lantaldeak egingo ditu datozen asteetan.

Argiztapen sistema berrien instalazioen helburua da energia eraginkortasuna hobetzea, eta lehendik daudenen ordez jarriko dira energia kontsumo murritzagoa eta ingurumenarekiko begirunea dakarten beste batzuk, jasangarritasun ereduan sakontze aldera.

2016tik aurrera 42.164 euro eta ia 470.000 Kwh aurreztu da LED argiteriari esker

Energia jasangarriaren eta efizientzia energetikoa hobetzeko ekintza planaren bidez, azken urteotan lortu da 2.500 luminaria baino gehiago aldatzea Led teknologiaz, baita kontrol adimenduneko sistema berri bat txertatzea ere lanparetan hargailu batez, haien intentsitatea erregulatzeko, eta kontsumo datuak denbora errealean eskaintzea. Argiteria publikorako, 72 aginte koadro dago Arrasaten.

2016a eta 2020a alderatuz gero, azken hori urtarriletik abuztura bitartean, diru aurrezpena 42.164 eurokoa izan da. 2016an argi kontsumoak 171.388 euroko kostua izan zuen, 2019an 158.528 eurokoa, eta 2020an 129.224 eurokoa.

Kontsumoak 462.569 Kwh egin du behera, 2016an 1.338.696 Kwh-etik 2020an 876.127 Kwh-era. 2019an 1.094.026 Kwh kontsumitu zen.