Bizi ohitura osasuntsuen aldeko ibilaldia
Asmoa herritarren artean bizi ohitura osasuntsuak bultzatzea da, komunitatea sentsibilizatuz tabakorik ez erretzeak eta tabakoari uzteak dituen abantailez, eta baita elikadura osasungarriak eta jarduera fisikoa egiteak dakartzan onurez ere.
Ibilaldian ikasturtean zehar “Kerik Gabeko Gazteak” programan parte hartu duten Arizmendi Ikastolako eta Institutuko DBH 1go mailako ikasleek parte hartuko dute, eta baita jubilatu elkarteak eta Bizi Poz programan parte hartu zuten pertsonak ere.
Ekimen honekin, Debagoieneko haur, nerabe eta helduen osasunean positiboki eragitea espero dugu. Eta horretarako, animatu nahi ditugu belaunaldi ezberdinetako herritarrak ibilaldian parte hartzera.
Hori dela eta, animatzen zaituztegu, maiatzaren 31an, 11:00etan herriko plazara etortzera. Handik, Monterron parkera eta bide-gorrirantz abiatuko gara, eta 3km pasatxoko buelta egin ostean Santa Barbara parkean amaituko dugu ibilaldia.
Gonbidatuta zaudete guztiok, animatu!
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Arrasateko Udalak 3.500 euro bideratu ditu dirulaguntzetan udalekuetan haurren parte hartzea bermatzeko 2022/07/13
- Arrasateko Udalak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak akordioa lortu dute beste 10 urterako, Musakolako jubilatuen etxeak San Isidron jarraitu dezan 2022/07/12
- Ekainaren 8an amaiera emango zaio Aniztasunaren Hilabeteari ‘El tren de la memoria' zine forumarekin 2022/06/08
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18