Bizikletak garbitzeko 3 gune berri jarriko ditu Udalak, dagoeneko lanak hasi dira

2025/07/04
Herriko 3 gune ezberdinetan kokatu dira: Uriben, Erdigunean eta Musakolan. Udalak espero du iraila amaierarako erabilgarri egotea.
Bizikletak garbitzeko 3 gune berri jarriko ditu Udalak, dagoeneko lanak hasi dira

Bizikletak garbitzeko 3 gune berri izango ditu Arrasatek. Gune bakoitzak bi bizikleta garbitzeko lekua izango du eta herriko 3 gune ezberdinetan kokatuta egongo dira.

Maiatzean hasi zituzten obra zibileko lanak, eta azken asteetan hasi da instalazioaren eustorma nagusia ikustarazten. Bizikletak garbitzeko guneak honako hauek izango dira:

  • Iturripeko kiroldegiaren atzean - Loramendi kalea 6
  • Euskararen plazan
  • Musakolako kiroldegi kanpoko belardian

Irailean zehar erabilgarri

Obra zibili udan zehar amaitzea aurreikusten du Udalak, eta ondoren, instalatu beharko ditu garbiketa gunearen tresna guztiak (garbiketa-eskuila, mangerak…). Dena ondo bidean iraila amaierarako erabilgarri izatea espero du Udalak, eta orduan emango ditu zerbitzu berriaren inguruko xehetasun guztiak.