Bizilagunak 2019

2019/11/11
Aurten ere estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituzten bazkari multikulturaletaz gozatzeko gogoz gaude eta Bizilagunak 2019 abian da! Gonbidatuak zaudete bazkarietan parte hartzera!!!

Aurten ere estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituzten bazkari multikulturaletaz gozatzeko gogoz gaude eta Bizilagunak 2019 abian da! Gonbidatuak zaudete bazkarietan parte hartzera!!! 

NOIZ?

Azaroak 17, igandea. 14:00etan.

BIZILAGUNAK ZER DA?

Bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak edo eta familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da.

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

Edonork. Hurkoa ezagutzeko jakin-mina duen guztiak eman dezake izena. Familian, taldean edota banaka apuntatu daiteke.
Familia diogunean, bere burua halakotzat hartzen duen edozein kidego esan nahi dugu, zeinahi delarik haren osaera: ama ezkongabeak, emakumezko edo gizonezkoez osaturiko bikoteak, sexu ezberdinetakoak, haurrak dituztenak edota gabeak, bilobadun aitona-amonak, e. a. Edozein eratakoak.

NON BAZKALTZEN DA?

Bina familia horietako baten etxean egingo da bazkaria. Elkarte gastronomikoetan ere egin ahal dira.

BAZKARI EGUNEAN

Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere jatorrizko herrialdean tipikoa edo tradizionala den bazkari batekin. Bitartean, dinamizatzailea gonbidatuekin etorriko da, aurkezpenak egingo ditu eta elkarraldia hasiko da.

NOLA PARTE HARTU DEZAKET?

Dei ezazu 943 32 18 11 telefonora edo izena eman web orrialdean: https://docs.google.com/forms/d/1i6rCNsYK_KCP3Iw1rWvm90KNVMBAyxUODaR4zbdS4yA/viewform?edit_requested=true

 

Informazio gehiago, hemen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!