Botiltzarra programa, Testing eta alkohol maila neurtzeko karpa egongo dira Maritxutan

2018/10/04
Card image cap
Arrasateko udalak aurten ere 3 ekimen garatuko ditu Maritxu Kajoi egunean, alkohola eta gainontzeko drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko

Botiltzarra:

 

Programa ibiltaria da, eta Ai Laket! elkarteko kideak gerturatuko dira nerabe eta gazteak dauden inguruetara prebentzio lana egitera, 18:00etatik 23:00etara.

Programa honen helburua da, alkoholaren erabilerari lotutako arriskuak gutxitzea kalean alkohola edaten ari diren nerabe eta gazteen artean. Horretarako, alkoholaren inguruko informazioa eta arrisku murrizketarako materialak banatu eta bizikidetza bultzatzen duten gomendioak ere emango zaizkie (zaborra jaso, errespetua izan…) nerabe eta gazteei.

 

Testing:

 

Monterronen egongo da zerbitzua 22:00etatik 01:00ak arte. Drogen erabilerari lotutako arriskuak gutxitzeko programa da,  eta gazteek aukera dute, jasotzeko drogen inguruko informazio objektiboa, argitzeko drogen inguruan dituzten zalantzak eta baita ezagutzeko ere kontsumitzeko asmoa duten sustantziaren edukia.

 

Alkohol maila neurtzeko eta alkoholari buruzko informazioa emateko karpa

 

Arbolapetan berriz, 22:00etatik 01:30etara, Sasoia elkarteak karpa bat jarriko du, bertara jo dezakete, gorputzean duten alkohol maila ezagutu nahi duten pertsona guztiek. Helburua, jendea alkohol gehiegi edateak dakartzan arriskuen inguruan sentsibilizatzea da.