Botiltzarra programa, Testing eta alkohol maila neurtzeko karpa egongo dira Maritxutan
Botiltzarra:
Programa ibiltaria da, eta Ai Laket! elkarteko kideak gerturatuko dira nerabe eta gazteak dauden inguruetara prebentzio lana egitera, 19:00etatik 23:00etara.
Programa honen helburua da, alkoholaren erabilerari lotutako arriskuak gutxitzea kalean alkohola edaten ari diren nerabe eta gazteen artean. Horretarako, alkoholaren inguruko informazioa eta arrisku murrizketarako materialak banatu eta bizikidetza bultzatzen duten gomendioak (zaborra jaso, errespetua izan…) ere emango zaizkie nerabe eta gazteei.
Testing:
Monterronen egongo da zerbitzua 22:00etatik 02:00ak arte. Drogen erabilerari lotutako arriskuak gutxitzeko programa da, eta gazteek aukera dute, jasotzeko drogen inguruko informazio objektiboa, argitzeko drogen inguruan dituzten zalantzak eta baita ezagutzeko ere kontsumitzeko asmoa duten sustantziaren edukia.
Alkohol maila neurtzeko eta alkoholari buruzko informazioa emateko karpa
Arbolapetan berriz, 22:30etatik 02:00etara, Sasoia elkarteak karpa bat jarriko du, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko. Bertara jo dezakete, gorputzean duten alkohol maila ezagutu nahi duten pertsonak. Helburua, jendea alkohol gehiegi edateak dakartzan arriskuen inguruan sentsibilizatzea da.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Arrasateko Udalak 3.500 euro bideratu ditu dirulaguntzetan udalekuetan haurren parte hartzea bermatzeko 2022/07/13
- Arrasateko Udalak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak akordioa lortu dute beste 10 urterako, Musakolako jubilatuen etxeak San Isidron jarraitu dezan 2022/07/12
- Ekainaren 8an amaiera emango zaio Aniztasunaren Hilabeteari ‘El tren de la memoria' zine forumarekin 2022/06/08
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18