Bozkatu Kirola Sarietan 2019!

2019/05/13
Card image cap
Ekainaren 6an egingo da aurtengo Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbideari Saria banatzeko egiten den gala.

Ekainaren 6an egingo da aurtengo Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbideari Saria banatzeko egiten den gala. Urtero moduan, aitortza honen bitartez, herriko kirolariei, kirol taldeei eta kirolaren alde egiten duten herritarrei, eskerrak eman nahi zaizkie gala honekin. Aurten ere, iaz bezala, herritarrak izango dira euren botoekin 2019ko Kirolari Onena eta Ibilbideari Saria erabakiko dutenak.

Asko dira herrian sari hau merezi dutenak eta arrazoi horregatik, aurten ere, herriko kirola jarraitzen duten komunikabidei eskatu diegu Kirolari Onenarentzat hautagaiak emateko; eta Arrasateko Kirol Mahaia osatzen duten eragileei eskatu zaie Ibilbideari Saria jasoko duten hautagaitzak emateko.

2019ko hautagaiak hurrengo hauek dira:

  • Kirolari Onenari Saria: Aitor Fernandez, Istar Dapena, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea, Jonathan Perez, Irene Murua, Malen Ruiz de Azua, Arrasate Arlut Xake Taldea eta Maialen Axpe
  • Kirol Ibilbideari Saria: Mariano Arrieta (hilondoko titulu bezala), Karmelo Bergaretxe, Arrasate Atletiko Taldea, Jon Basurko, Arantzazu Zubia eta Maria Jose Gil.

 

Zure bozka orri honetan eman dezakezu maiatzaren 26ra arte.