Immigrazioa hizpide martxoaren 24an Kulturaten
Euskal gizartean, eta baita Arrasaten ere, immigrazioaren gaiak gaurkotasuna izanik, udalak hitzaldi bat antolatu du martxoaren 24an, 18:00etan, Kulturaten, areto nagusian, “Euskara eta immigrazioa” izenburupean, horren inguruan informazioa eta hausnarketa zabaltzeko. Hizlaria izango da Gorka Moreno, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Errealitate berri honek euskaran duen eraginaren analisia egingo du, eta bide batez, euskal gizarteak sortu dituen usteak aztertuko ditu.
XXI. mendeko bigarren hamarkadan, immigrazioaren etorrera izan da, beharbada, aurreko hamarkadan euskal eskolari gertatu zaion gertakaririk garrantzitsuena.
Udalak nabarmendu du “ez dagoela zalantzarik, beraz, fenomeno honek erronka berriak ekarri dizkiola hezkuntza sistemari eta baita euskarari ere. Horrela, bada, gaia lantzeko era askotarikoek gogoeta ekarri dute euskal gizartean, eta iritzi bat baino gehiago egotea ere bai, eta horiek landu direnean, sarritan informazioak ez du oinarri sendorik izan. Errealitate berriek hausnarketa berriak egitea dakarte eta, bide horretan, kontrastatutako informazioa zabaltzea ezinbesteko bihurtzen da, hausnarketa horien eta iritzien sustraiek oinarri sendoa izan dezaten”.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Euskara ikasteko 114 beka eman ditu Arrasateko Udalak 2019-2020 ikasturtean 2020/09/29
- ‘Euskara Familian’ tailerrak egin dira Arrasaten, hizkuntzaren transmisioaz ohartarazi eta erabilera bultzatzeko 2020/02/13
- Iker Pavonek eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatiko Arrasateko Udalaren saria 2020/02/05
Gizarte Zerbitzuak
- 248 auzotarrek hartu dute parte Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan margotuko den murala aukeratzeko parte-hartze prozesuan 2021/03/30
- Arrasateko Udalak 318.000 euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzatik gizarte larrialdietarako laguntzak indartzeko 2021/03/29
- Udalak parte hartze prozesu bat zabaldu du Tokiargi jubilatuen etxeko plazan arrasatear artista ugarik margotuko duten horma irudia aukeratzeko 2021/03/16