Autotaxi lizentzia erosteko epea luzatu da

2015/11/06
Card image cap
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2015ko azaroaren 24ra arte izango da.

Titularrek eskualdatzearen ondorioz 10 zk.dun autotaxi lizentzia erosteko eskubidea ematearen prozedura arautzeko onarturiko plegu arautzaileak esandakoari jarraituz, Udaletxeko iragarki taulan erakusten da jende aurrean eskualdatze prozedura abian ipini dela eta prozeduran parte hartzeko eskaerak 2015ko azaroaren 24ra arte aurkezteko epea izango dela.

Eskualdatzea arautuko duten oinarriak Udaletxean (Obra, Zerbitzu eta Mantentze arloa), BAZen eta web orrian eskuragarri izango dira.