Raketistei buruzko erakusketa zabalik dago

2018/01/11
Card image cap
Astelehenetik larunbatera 17:30tatik 20:30tara dago ikusgai Kulturateko klaustroan. Bestalde, “Raketistak lehen eta orain” dokumentalaren estreinaldia egingo da urtarrilaren 23an Kulturateko areto nagusian, 18:00tan. eta urtarrilaren 28an erakustaldi partidak jokatuko dira Uarkapen 17:00tatik aurrera

Emakume Raketistak estatuko lehen emakume kirolari profesionalak izan zirela uste da. XX. Mendeko 20. Hamarkadatik 70.enera son handia izan zuten munduan zehar kirol modalitate hau praktikatzen zutenak eta horien artean lau arrasatear aurki ditzakegu. Raketa jokoa berreskuratu nahian dabil elkarte bat eta emakumeen kirolak behar duen bultzadan laguntza txiki bat eman nahi izan du Arrasateko Udaleko Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hilabete, hamaika gai” bere ekimena aprobetxatuz, eta hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako.

-          EGITARAUA:

  • Erakusketa: Urtarrilaren 16tik, 28ra Kulturateko Klaustroan, 17:30tatik 20:30tara
  • Dokumental emanaldia (Estreinaldia): Urtarrilaren 23an, 18:00tan, Kulturateko Areto Nagusian
  • Partidu erakustaldiak: Urtarrilaren 28an, 17:00tan, Uarkape Frontoian

 raketistak_1 raketistak_3

 

Raketa jokoari buruz

 

-          Nola jokatzen da? Frontoietan, larruzko pilotarekin eta raketa bereziekin.

-          Non? Kirol modalitate hau pixkanaka berreskuratzeko ahaleginetan ari dira emakume pilotariak Euskal herriko hainbat frontoitan.

-          Aurrekariak: XX. Mendeko 20ko hamarkadatik 70ekora Euskal Herriko, Espainiako eta Hego Amerikako zenbait frontoi goraino betetzen ziren partidu profesional hauek ikusteko. Lehia eta joko kalitate handia izaten zen. Garai hartako aktore eta aktoresak, politikariak, abeslariak… partida haiek ikustera joaten ziren. Francoren diktadura garaian baina, federatu berriak egitea debekatu zen; jokoa gainbeheran etorri zen.

-          Arrasateko harrobia: Jokalari aitzindariak eta gehien aipatutakoak euskaldunak ziren eta horien artean lau arrasatear: Justi Arenaza “Vasquita” eta haren ahizpa Maria Arenaza; eta Juanita Arenaza “Olga” eta Margarita Arenaza “Mondragonesa” lehengusinak.

-          Etorkizuna: Elkarte bat halako zeresana eman zuen kirol modalitate hau Euskal herri mailan berpiztu eta indarzeko ahaleginetan dabil.

 

raketistak_4 raketistak_5 raketistak_2