Gazte Ikastaroak

2015/01/28
Udaleko Gazteria Sailak hiru ikastaro antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako: argazkigintzaren oinarrizko ikastaroa eta hauen tratamendua photoshop eta lightroom bidez, dantza flamenkoa eta ogia egiten ikasteko ikastaroa.

Argazkigintza: oinarrizko argazkigintza, photoshop eta lightroom. Egutegia: otsailaren 24tik martxoaren 31ra, martitzenetan 18:00-20:00, Antonio Murillorekin. Prezioa: 25 euro edo 15 euro ikasle eta langabeentzat.

Dantza flamenkoa: otsailaren 19tik martxoaren 26ra, ostegunetan, 20:00-21:30, Askoa Etxebarrieta "La Pulga"rekin. Prezioa: 25 euro / 15 euro ikasle edo langabeentzat.

Ogia egiten ikasteko ikastaroa: martxoaren 14an, zapatuan, 9:30-13:00, Teba Gonzalez eta Juantxo Aranbururekin. Prezioa: 15 euro / 10 euro ikasle edo langabeentzat.

Ikastaroetan parte hartzeko, lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako arrasatearrek.

Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gib@arrasate-mondragon.net

Egilea: x10