COVID-19 dela eta Arrasateko Udalaren neurri gehigarriak: bulego arreta zerbitzuak (BAZ) kudeaketa telematikoa indartuko du herritarrei zerbitzua bermatzeko

2020/03/16
Card image cap
Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 010 / 943 252 000 telefonoak eta baz@arrasate.eus helbidearen bitartez.

Koronabirusa (COVID-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko neurri berri ugari hartu ditu Arrasateko Udalak egoeraren eboluzioa kontuan izanda. Aldi berean, prebentzio gomendioak betetzeko deia egin du. Hartutako neurriak gaur, martxoak 16, sartuko dira indarrean eta alarma egorak dirauen bitartean egongo dira indarrean.

Honakoak dira Arrasaten Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurri gehigarriak:

  • BAZ/SAC eta Udaletxeko harrera itxi egingo da publikora. Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 010 / 943 252 000 telefonoak eta baz@arrasate.eus helbidearen bitartez.
  • Hileta eta ezkontza zibilak ez dira ospatuko.
  • Autoen Garbigunea itxita.
  • Kirol orientazio zerbitzua itxita.
  • Komun publikoak itxita.
  • Igogailu publikoak erabiltzerakoan, gehienez bi pertsona sartuko dira kabinan.

 

Udalak herritarrei etxean gelditu eta prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egiten die.

Etxetik atera ahal izango da lanera joateko, erosketak egiteko, farmaziara joateko, etxeko animalien zaintzarako edo zaborra jeisteko besteak-beste. Gomendatzen da aktibitate hauek banaka egitea eta beti ere erantzunkizunez jokatzea.