Udalak Deba eta Aramaio errekak garbitu ditu
2021/02/23
Arrasateko Udalak Deba eta Aramaio erreken ubidean eta ertzetan pilatzen den zaborra batu eta jaso du, eta bertako zuhaixkak eta zuhaitzak mantendu
Zehazki, hori guztia ewgin du Deba errekan, Etxaluzetik San Isidro Elizaren tartean, eta Aramaio errekan, Maalako zubitik Mankomunitateko eraikinaren tartean.
80 zabor poltsa handi bete dira, batez ere plastiko hondakina. Baita ere, egur eta burdin zatiak jaso dira. Urte sasoi honetan erreka hazita dator eta aurrerago egingo da garbiketa sakonago bat ubideko zaborra ateratzeko, beti ere langileen segurtasuna bermatuta.
7 udal langilek egin dute lana, Lanbideren laguntzarekin kontratatuak, 2020/21 Enplegu Planaren barruan.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpainako irabazleak 2022/06/17
- Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran 2022/06/15
- Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban 2022/04/08
- Uribe eta Uribarri auzoetako aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskaera luzatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari 2022/03/24