Debagoieneko Energia Bulegoa berriz martxan da

2025/10/24
Card image cap
Argazkia: Burak The Weekender - Pexel
Arrasaten asteartetan dago aurrez aurreko bulegoa, 9:00etatik 13:00etara, Mankomunitateko eraikinean

Udako etenaldiaren ondoren, berriro ere abian da Debagoieneko Energia Bulegoa, herritarrei informazioa eta aholkuak eskaintzeko prest. Zerbitzua doakoa eta ibiltaria da, eta helburua da biztanleei energia-kontsumoari, fakturei eta aurrezteko aukerei buruzko informazio praktikoa eskaintzea.

Energia Bulegoak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: argindar eta gasaren fakturak ulertzen laguntzea, merkatu arautu eta librearen arteko aldeak azaltzea, etxeko potentzia elektriko egokia kalkulatzea, energia berriztagarrien instalazioei buruzko informazioa ematea, birgaitze energetikoaren inguruan aholkatzea, eta laguntza ekonomikoetarako (bonu sozialak, GLL, eta bestelakoak) sarbidea erraztea.

Bulegoak gogorarazi du negua iristearekin batera energiaren prezioak gora egiten dutela, eta gomendagarria dela kontratuak berrikustea. Gasaren kasuan, merkatu arautuko Azken Aukerako Tarifa (ATT) da egokiena; elektrizitatearen kasuan, berriz, aldeak ez dira hain nabarmenak.

Energia Bulegoaren arabera, azken urteko datuek erakusten dute elektrizitatearen prezioak neguan garestitu egiten direla udakoekin alderatuta, eta horrek faktura handitzea ekar dezake.

Herritarrek bulegoarekin harremanetan jar daitezke honako bide hauen bidez:
Telefonoa: 747 48 51 47
E-posta: energiabulegoa@debagoiena.eus
Webgunea: energiabulegoa.debagoiena.eus