Debagoieneko Txakolina bertako produktuen azokan, ekainaren 21ean

2025/06/12
Card image cap
Azoka ekainaren 21ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 13:30era. Azokarekin batera, Debgoieneko Txakolina eta gazta dastatzeko aukera izango da. Udalak Herri Marka berriaren telazko poltsak banatuko ditu 10:00etatik 12:00etara.

Ekainaren 21ean egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Debagoieneko Txakolina

Ohiko postuez gain, hilabete honetan, Debagoieneko Txakolina izango da. Aurten Murgialdai ekoizle oñatiarra egongo da. Bertako txakolina dastatu eta erosteko aukera izango da.

Erosketa tiketarekin bertako gazta pintxoak emango dira doan. Gainera, erosketa tiketak ere balio izango du 3 txakolin loteren zozketan parte hartzeko.

Arrasateko Herri Marka berriaren poltsak banatuko dira

Seber Altube plazan egin ohi den azoka aprobetxatuz, Udalak zapatu goizean zehar banatuko ditu Arrasateko Herri Marka berriarekin egindako telazko poltsak. Hauek doakoak izango dira.

Arrasateko Herri Marka berria pasa den maiatzen 29an aurkeztu zuen Udalak, eta arrasatearrentzat “herri nortasuna indartzeko tresna izan dadin sortu da. Herri Marka, beraz, logo bat baino askoz gehiago da, herriaren nortasuna eta etorkizuna irudikatzeko asmoa duen tresna da, etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko”.

herri marka poltsak