Deialdi berria eta presazkoa Gabonetako patinaje pistarako begirale bat hautatzeko

2018/12/20
Card image cap
2018ko abenduaren 17an egindako probak bi hautagaiek bakarrik gainditu zutela eta hirugarren pertsona bat aukeratu beharra du Udalak

Udalak deialdi berri bat egingo du, gabonetako izotz pistarako begirale bat hautatzeko eta horretarako 20 galderako test bat egingo du proba moduan, ondorengo egun eta orduan:

  • Abenduak 21, ostirala
  • Eguerdiko 12:00tan
  • Kulturate gunean

Interesa duen edozein pertsona aurkeztu daiteke eta horretarako nahikoa da aipatutako leku eta orduan agertzea NAN agiriarekin eta eskola graduatu titulazioarekin.

Alkatetzaren erabakia bertan ikusi daiteke, eta gaitegia hemen kontsultatu dezakezu:

1.- Izotz pista sintetikoen ezaugarriak.

2.-Herritarren arretarako irizpide orokorrak.
- 2.4 puntua: Herritarrei arreta; Kalitatezko arreta bat lortzeko zein faktore izan behar dira kontutan; 427.orrialdea
- 3.3 puntua: Kexa eta erreklamazioen arreta; zeintzuk puntu gomendatzen dira kontutan izatea?; 433 orria eta 434 orriaren hasiera.