Deialdia 2018ko urrian Euskadin ospatuko den mundu mailako Gizarte Ekonomiaren Foroan aktiboki parte hartzeko

2017/11/29
Card image cap
2018ko urriaren 1etik 3ra Bilbon eta Arrasaten egingo da Gizarte Ekonomiari buruzko mundu mailako Foroa (GSEF 2018), Bilboko Udalak antolatuta, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, horregatik deialdia egiten die Udalak Foroan aktiboki parte hartu nahi duen Kooperatiba edo Gizarte Ekonomiako eragileei. Horretarako abenduaren 21 arte BAZen Izena emateko epea egongo da

Arrasatek, Bilboko Udalarekin batera, Gizarte Ekonomiaren IV. Foroan parte hartuko du 2018an, izan ere, Bizkaiko hiriburua izan baita, datorren kongresuari begira, Gizarte Ekonomiaren aldeko Foroa jasotzeko hiri hautatua. Kongresu honek, alor ekonomikoaren baitan, mundu mailako erakunde eta eragile garrantzitsuenak biltzen ditu.

Bilbok, Arrasateren babesarekin aurkeztu zuen bere hautagaitza nazioarteko beste hainbat hiriren artean, tartean Bartzelona.

Gauzak horrela, Bilbo izango da Arrasateren laguntzarekin, mundu mailan erreferente den kongresu hau jasoko duen lehen hiriburu europearra.  Gizarte Ekonomiaren Foroak, besteak beste,  enpleguan, kalitatean eta ongizatean eragina duten esperientziak eta jakintzak partekatzea ahalbidetuko duelarik.

Gaur egun Montreal bada Ameriketarentzat erreferente nagusia eta Seul, Asiarena, Euskadi, Europaren erreferente izango da eta eginkizun honen baitan Arrasatek izen propioa izango du.

 

Herriko Kooperatiba zein Gizarte Ekonomiako Eragileei deialdia:

 

Foroaren ardatza izango den gaia zehaztuta dago:   “lehiakortasuna eta balioak, tokiko garapen jasangarri eta inklusiboa”.  Dagoeneko egitarauaren antolaketa lanetan hasita dago Udala, bai foroan jorratuko diren gaiak zehazten, jardueren  programaziorako proposamenak aztertzen,  baita parte hartu nahi luketen eragile desberdinak bertara konbokatzen.

Ohar honen bidez Arrasateko Udalak GSEF2018rako gonbitea luzatu nahi die bertako gizarte ekonomia arloan an egiten duten herriko elkarte eta enpresa guztiei foroan parte hartzeko, euren esperientziak, egitasmoak edo proposamenak bertan erakusteko.

Hartara, Arrasateko Udalak  2017ko abenduaren 21 arteko epea ireki du, GSEF2018an parte hartzen interesa duten  gizarte ekonomiako eragileek izena emateko. Ondoren, interesa agertutako guztiekin bilduko da Arrasateko Udala, proposamenak aztertu eta  hurrengo urratsak zehazten joateko. 

Proposamenak BAZen aurkeztu beharko dira.

Informazioa gehigarria:

https://www.gsef2018.org/