Detox xaboi ikastaroa zapatuan, otsailak 15, Baserritarren Azokan

2020/02/11
Card image cap
Dokoa da, eta tailerraren amaieran xaboia eramango du etxera partaide bakoitzak

Zapatu honetan, otsailak 15, Baserritarren Azokarekin hileroko hitzordua izango dute arrasatearrek Seber Altube plazan. Ez hori bakarrik: azokan bertan xaboia egiten ikasteko tailerra antolatu du udalak, 11:00etatik 12:30ak bitarte.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da www.arrasate.eus web atariaren bitartez edo BAZen, egubakoitza baino lehen, otsailak 14. Doakoa da, eta tailerraren amaieran xaboia eramango du etxera partaide bakoitzak.

Bertan ikasiko dute zelan egin gorputzerako xaboia ikatz aktibatuaz. Xaboi horrek toxinak garbitzen ditu, azalean metatzen direnak. Xurgatzen ditu kimikoak eta garbitzen ditu poroak. Erregaliz esentzia olioak, desinfektatzaile bikaina izateaz gain, usain paregabea du.