DINBI, DANBA, MAILUKAREN HOTSA erakusketa abuztuan itxita

2015/07/29
Uztailaren 30a azken eguna erakusketa bisitatzeko; irailaren 3an berriro irekiko ditu ateak Harresi Aretoko muestrak.

Erakusketan, Bixente Barandiaran, Mentu, (1922-2004) Arrasateko azken errementaria plano gertuago batetik ezagutu eta  XX. Mendeko Arrasateko testuinguru nahasian kokatzeko abagunea izango dugu; sutegi baten simulazioa,
perratzaile ofizioaren nondik norakoak eta Arrasaten hain garrantzitsua izan den metalgintzaren tradizioa dira erakusketa osatzen duten  atalak.

Ordutegia:

Osteguna 17:00 – 20:00
Ostirala 17:00 – 20:00
Larunbata 10:30 – 13:30
SARRERA DOAN