Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia aldatuko dute datozen egunetan
2025/07/21
Uztailaren 21 eta 28 bitartean konponduko dute
Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia konpontzeko lanak egingo dituzte egunotan. Itogin arazoak izan ditu azken urteetan, eta martxoko haizeteek estalkia kaltetu zuten. Arrasateko Udalak NEINOR SLU promotoreari errekerimendua egin ostean, honek, estalkia konpondu eta aldatuko du.
Estalkia datozen egunetan konponduko dute, uztailaren 21 eta 28 bitartean, eta lanak iraun bitartean ezingo da haur parkea erabili, eta, ondorioz, haur parkerako sarbideak itxita egongo dira. Horrez gain, ondoko aparkaleku batzuk ere ezin izango dira erabili, lanak burutzeko makinaria uzteko aprobetxatuko baita.