Donostiako Apezpikuari eskatuko diogu San Isidroko ermita Musakolako auzoari eta Arrasateko herriari dohaintzan ematea

2020/07/15
Musakola auzoan dagoen San Isidro ermitaren inguruan argitaraturiko informazio okerren ondotik, Arrasateko Udalak honakoa jakinarazi nahi du
  1. San Isidro Ermita Donostiako Apezpikuaren jabetzakoa da
  2. Udala San Isidro Ermita mantentzearen aldekoa da; ez du Ermita erosteko ez eta botatzeko asmorik ere.
  3. Musakola auzo alkatetzak eta Musakolako Jubilatuen Batzordeak Udalari jakinerazi zioten San Isidro elizako teilatua ez zegoela egoera onean.
  4. Arrasateko Udalak erabaki zuen 2017ko uztailaren 6an teilatua berritzea eta teilatu berriaren truke Elizari eskatzea jubilatuen egoitzak bertan jarraitzea.
  5. Teilatu berriaren obra 177.689,99 eurokoa da eta Arrasateko Udalak Elizari eskaini zion teilatua berriaren obra egitea jubilatuen egoitza bertan mantentzearen truke.
  6. Gaur - gaurkoz Arrasateko Udalak ez du Elizaren aldetik erantzunik.

 

“Guzti honekin Arrasateko Udalaren asmoa da Donostiako Apezpikuari eskatzea San Isidroko ermita Musakolako auzoari eta Arrasateko herriari dohaintzan eman diezaiola”