Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko formakuntza
Arrasateko Udalak “Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko formakuntza” ikastaroa antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren laguntzaz. Helburua, gazteen artean jokabide osasuntsuak sustatzea da, eta nerabe eta gazteekin lan egiten duten langile eta boluntarioei (hezitzaile, irakasle, entrenatzaile, monitore…) zuzenduta dago. Izan ere, hauek neska mutilen artean duten gizarte posizioak aukera ematen die eguneroko harreman naturalaren bitartez, nerabeei informazioa helarazi eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko.
-
ADI: Data aldaketa!! Datak/ Lekua: Azaroak 19 eta 20, 9:00etatik-12:00etara Kulturateko Garibai gelan.
-
ADI: Data aldaketa!! Izen ematea: azaroak 14a arte
- Edukiak: hemen
- Hizkuntza: euskaraz
- Ziurtagiria: Formazioan parte hartu duten pertsonek ziurtagiri bat jasoko dute.
https://www.arrasate.eus/izen-ematea
Gizarte Zerbitzuak: 943.25.20.07
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Arrasateko Udalak 3.500 euro bideratu ditu dirulaguntzetan udalekuetan haurren parte hartzea bermatzeko 2022/07/13
- Arrasateko Udalak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak akordioa lortu dute beste 10 urterako, Musakolako jubilatuen etxeak San Isidron jarraitu dezan 2022/07/12
- Ekainaren 8an amaiera emango zaio Aniztasunaren Hilabeteari ‘El tren de la memoria' zine forumarekin 2022/06/08
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18