Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko ikastaroa

2022/11/17
Card image cap
Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko ikastaroa” antolatu du

Arrasateko Udalak “Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko ikastaroa” antolatu du. Helburua, gazteen artean jokabide osasuntsuak sustatzea da, eta nerabe eta gazteekin lan egiten duten langile eta boluntarioei (hezitzaile, begirale, entrenatzaile…) zuzenduta dago. Izan ere, hauek nerabeekin duten harreman eta hurbiltasunak aukera ematen die eguneroko harreman naturalaren bitartez, nerabeei informazioa helarazi eta haien artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko.

  • Datak/ Lekua: Abenduak 12 eta 13, 14:00etatik - 17:00etara, Kulturateko Biteri gelan.
  • Edukiak:  hemen
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ziurtagiria: Formazioan parte hartuko duten pertsonek ziurtagiri bat jasoko dute.
  • Izen ematea: azaroaren 30era arte, hemen.

 

Gizarte Zerbitzuak: 943.25.20.07