Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa

2024/04/15
Card image cap
Arrasateko Udalak  “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa" antolatu  du.

Ikastaroaren helburua da nerabeekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileei, begiraleei edo entrenatzaileei tresnak ematea, nerabeen artean alkohola eta gainontzeko drogen gehiegizko kontsumoari  lotutako arriskuak murrizteko.

Ikastaroa zuzenduta dago aisialdi, kirol, kultura eta hezkuntza arloko hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei, nerabe eta gazteen hurbileko erreferenteak baitira, egokiak izan baitaitezke berekin drogen inguruan hitz egiteko eta arriskuak murrizteko mezuak helarazteko .

Datak/ Lekua: maiatzak 6, 13 eta 20,  14:00etatik - 17:00etara, Kulturaten, Garibai gelan.

Ikastaroa euskaraz izango da eta Hazkunde elkarteak emango du. Formazioan parte hartzen duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute.

Izen ematea: apirilaren 26ra arte

https://izenemateak.arrasate.eus/

Gizarte Zerbitzuak:  943 25 20 07