Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa, nerabe eta gazteen hurbileko erreferenteei zuzenduta.
2026/10/19Arrasateko Udalak “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa" antolatu du, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei zuzenduta, alkohola eta gainontzeko drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko.
Azaroan emango den ikastaroa aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza arloko hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei zuzenduta dago. Figura hauek nerabe eta gazteen hurbileko erreferenteak dira, eta haiekin drogen inguruan hitz egiteko eta prebentzio eta arriskuak murrizteko mezuak helarazteko egokiak izan daitezke. Gainera, formazioan parte hartuko duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute.
Noiz: : Azaroak 10 eta 12, 14:00etatik - 17:00etara
Non: Kulturateko Garibai gelan.
Hizkuntza: euskara
Hizlaria: Hazkunde elkartea
Izen ematea: azaroak 4ra arte
https://izenemateak.arrasate.eus/eu/
Gizarte Zerbitzuak: 943.25.20.07