Edukiontzi berriak erabiltzeko moduan daude

Zer hondakin nora bota oso argi ez baduzu, Mankomunitateko webgunean kontsulta dezakezu hiztegia, edo bestela BAZeko informatzaileek lagunduko dizute

Jadanik martxan da Arrasaten hondakinak biltzeko sistema berria, aste honetan zehar jarri baitituzte edukiontzi berriak herri osoan.  

Hondakinen Mahaiak espero du bederatzi hilabeteko probaldian gutxienez %70eko bilketa selektibo maila lortuko dela. Horretarako, beharrezkoa da arrasatearrok etxean ere hondakin guztiak ondo sailkatzea eta dagokien edukiontzira botatzea. Bereziki garrantzitsua da organikoa ondo berezitzea gainontzeko hondakinetatik.

Zalantzak argitzeko moduak

Zenbait hondakin sailkatzerako orduan zalantzak ere sortu daitezke. Eta zalantza horiek argitzen laguntzeko, Debagoieneko Mankomunitatearen web orrian badira zenbait azalpen: Alde batetik, hondakin mota ezberdinak zeintzuk diren berezitzeko gida bat dago eta, bestetik, hondakin zehatz bakoitza nola sailkatu behar den jakiteko hiztegia.

Edozelan ere, BAZera ere jo dezakezue edozein zalantza izanez gero. Bertoko informatzaileek lagunduko zaituztete: 943 25 20 00.