Egitarau berezia Udaberriko Oporretarako Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

2026/03/24
Card image cap
Apirilaren 7tik 12ra ekintzaz betetako egitaraua prestatu da herriko haur eta gaztetxoei zuzenduta. Izena eman beharko da, martxoaren 25a baino lehen ludoteketako ekintzetan parte hartzeko, eta martxoaren 29a baino lehen 12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako ekintzetan parte hartzeko.

Laster izango ditugu bertan udaberriko oporrak, eta udaleko gazteria saileko zerbitzuetan, ekintzez betetako egitaraua prestatu dugu, haur eta nerabeekin elkarlanean.

LUDOTEKAK: apirilaren 8, 9 eta 10ean ekintza bereziak

Ekintza hauetan parte hartu ahal izango dute ludoteketan izena emanda dauden haurrek, 3-11 urte bitartekoak Goizez gauzatuko dira:

  • Apirilak 28, eguaztena, Altxorraren bila Monterron parkean. Eguraldi txarrarekin, erronka jolasak egingo dira ludoteketan. 10:00-13:00
  • Apirilak 9, eguena, Udaberriari Ongi Etorria. Ludoteketan. 10:00-13:00
  • Apirilak 10, egubakoitza, Hontza Extrem-era irteera (Otxandio). 9:30-13:30 Zalduspetik irtenda. Plaza mugatuak. Prezioa: 5 €

Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, martxoaren 18a baino lehen, ludoteketan.

GAZTELEKUA: apirilaren 7tik 12ra bada non gozatu

Oporraldi honetarako egitarau zabala prestatu da, nerabeekin batera. 12 eta 17 urte arteko nerabeek parte hartu ahal izango dute ekintzetan. Hainbat irteera eta plan ezberdin antolatu dira, bakoitzak gustukoenak aukeratu ditzan. Egitaraua:

  • Apirilak 7, martitzena 10:30-18:30: Salting (Derio) + Hondartza. Plaza mugatuak. Prezioa: 10 €
  • Apirilak 8, eguaztena 11:00-18:00 Udalara mendi buelta
  • Apirilak 9, eguena 10:00-18:00 Hontza Etxtrem Otxandioko parkera irteera. Plaza mugatuak. 10 €
  • Apirilak 10, egubakoitza 10:00-18:00 Zarautz-Getaria egun pasa. Plaza mugatuak. 5 € Euriarekin jolasak Tren Geltokiko gaztelekuan
  • Apirilak 11, zapatua10:30-16:30 Antzerki tailerra, Tren Geltokiko gaztelekuan
  • Apirilak 12, domeka, 17:00-21:00 Kobazulora irteera Meatzerrekara

Izena emateko:

Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Martxoaren 29a izango da azken eguna. Online, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.

GAZTETXOKOAK - 2026 Udaberriko oporrak