Egitarau bereziak udaberriko oporretarako

2021/03/25
Card image cap
Udaleko Gazteria sailak haurrentzat eta nerabeentzat egitarau bereziak antolatu ditu udaberriko oporretarako. Gaztetxokoetako ekintzetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da. Taldeak eta plaza kopurua mugatuak direnez, gomendatzen da izena lehenbailehen ematea.

LUDOTEKAK

Oraingoan, egitarau berezituak antolatu dira hainbat adin tarterako; horrela, eskaintza ezberdina izango da 3-9 urte artekoentzat eta 9-12 urtekoentzat (LH4koek aukera izango dute talde batean edo bestean izena emateko). 

Ekintzak:

3-9 urte:

  • Apirilaren 7an, eguaztena, 10:00etan, txangoa Musakolako balkoira, Garibaitik abiatuta.
  • Apirilaren 8an, eguena, 10:00etan, esperimentuen ginkana, Kimikariren eskutik.
  • Apirilaren 9an, egubakoitza, 10:00etan, sukaldaritza tailerra.

9-12 urte:

  • Apirilaren 8an, eguena, 10:00etan, egun osoko irteera egitea Besaidera.
  • Apirilaren 9an, egubakoitza, 18:00etan, afari merienda + sorpresa Usaetxeko ludotekan.

 

GAZTETXOKOAK

12-17 urte arteko gazteentzako egitarau zabala:

  • Apirilaren 6an, martitzena, 17:00-21:00, graffiti tailerra + 6x6 saskibaloi txapelketa, Musakolako gaztetxokoan
  • Apirilaren 7an, eguaztena, 10:00-18:00, Zarautzera irteera + Surf
  • Apirilaren 8an, eguena, 17:00-21:00,  zirko tailerra + bandera jolasa
  • Apirilaren 9an, egubakoitza 10:00-18:00, irteera Arrikurtz espeleo + Ortuzabalera bisita
  • Apirilaren 10 eta 11n, zapatua eta domeka, 17:00-21:00, Musakolako gaztetxokoa zabalik egongo da

 

Izena eman daiteke gaztetxokoetan zuzenean, whatsapp-ez (688 68 49 44) edo Instragram-ez (gaztetxokoakarrasate).