Egitarau oparoa Arrasaten, ardatz hartuta ‘Martxoaren 8a’ Emakumeen Nazioarteko Eguna, jendarte parekidea sustatzen jarraitzeko.
Martxoaren 8a da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Arrasateko Emakume Txokoak egitarau oparoa antolatu du herriko eragileekin lankidetzan.
Emakume Txokotik nabarmendu dute: “Martxoaren 8a egun seinalatua da feminismoaren aldarriak kaleratzeko. Izan ere, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko parekidetasuna lortuko bada, feminismoari eta antolakuntzari esker izango da”.
Bide horretan, aurtengo edizio honetan ikusgarritasuna eman gura izan diote bell hooks aktibista feministari, hark kaleraturiko “Feminismoa denon kontua da” liburuari: “Aktibistak zioen bezala, “Ausardia izan behar dugu iraganetik ikasteko eta printzipio feministak gure bizitzako eremu publiko eta pribatu guztietan nagusi izango diren etorkizunaren alde lan egiteko”. Jendartea bere osotasunean interpelatzen du bell hooks-ek. Izan ere, arraza, klasea eta sexuaren aurrean norberaren posizioa aztertu eta gero, mundu guztia gonbidatzen du feminismoarekin bat egitera. “Guk ere horixe gura dugu egin Martxoaren 8ko egitarauarekin”.
Feminismoa ardatz eta oinarri hartuta, jendarte parekidea lortzeko bidean, programazio hau antolatu da datozen egunetarako:
- Martxoaren 5ean: Emakume Migratuentzako Topagunea. ‘Emakumeak borrokan’ tailerra. 16:00-19:00 artean. Aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan.
- Martxoaren 7tik 18ra arte: ‘Martxoaren 8’ko kartelen erakusketa Emakume Txokoan.
- Martxoaren 8an: Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, 19:30ean manifestazioa Biteri plazatik irtenda, “Zapaltzen gaituen sistemari sua! Antolakuntza feminista gure garra”.
- Martxoaren 11n: ‘Umore feminista oholtzara’ bakarrizketa saioa. Bea Egizabal Ollokiegi, Kaitin Allende Zaldunbide eta Belen Nevado Mendez.
- Martxoaren 19an: ‘Sexualite eta gorputz esperientzia propio baterantz” tailerra: 10:00-14:00, 15:30-19:30.
- Martxoaren 26an: Emakume artisauen eta bertako produktuen ekoizleen azoka, Seber Altube plazan, 10:00-14:00.
- Apirilaren 1ean: erakusketa-tailerra, ‘Tazolteotl plazeraren eta pasioaren jainkosa’, 18:00-20:00 artean, kokalekua zehazteke. Aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan.
Albiste erlazionatuak
Emakume txokoa
- Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko 2022/06/17
- Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan 2022/05/05
- Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten 2022/04/21
- Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan 2022/03/23
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11