Eguraldi txarra dela eta A-TA-KA! ikuskizuna dataz aldatu da

2021/12/10
Card image cap
A-TA-KA! Ikuskizuna, zerua beren koreografiekin eraldatzen eta argitzen duten izaki hegalarien ikuskizuna: abenduaren 12an, arratsaldeko 19.00etan.

Ibai-Artek antolatutako Gabonetarako kanpainan abenduaren 11rako programatutako A-TA-KA! ikuskizuna egunez aldatu da:

A-TA-KA! Ikuskizuna, zerua beren koreografiekin eraldatzen eta argitzen duten izaki hegalarien ikuskizuna: abenduaren 12an, arratsaldeko 19.00etan.

Gainontzean, Zirkun Zirkuko malabaristak, akrobatak, orekalariak, etab. Arrasateko kaleetatik zehar arituko dira 12etatik aurrera eta Atracciones Sanzen jolas parkeak ere aurrera jarraitzen du mota askotako atrakzioekin, abenduaren 11a eta 12an 11.30etatik 14.00etara eta 17.30etatik 20.00tara. Jolas parkeko atrakzioetatik hiru berriak dira eta Arrasaten estreinatuko dira! ESKI SIMULAGAILUA, indioen pista eta Olentzeroren puzgarria! Etorri probatzera!

Gabonak Arrasaten Ibai-Arterekin!

Primerako Gabonak izateko, eskertzen dugu denok arduratsuak izatea eta indarrean dauden segurtasun-tarteak eta Covid-19 neurriak bermatzea. Elkarteak Covi-19aren aurkako beharrezko neurri guztiak hartuko ditu.

Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.