Ekaineko Kultura Gida kalean

2007/05/30
Card image cap
Ekaina ekitaldiz beteta dator. Hilabetea janari eta edariarekin lotutako jaiekin hasiko dugu, izan ere, asteburu honetan bertan Garagardoaren VIII. festa ospatuko da, hurrengoan berriz Ardoa eta gaztaren eguna. Bien bitartean berriz, Aste Berdea izango dugu, hitzaldiekin, pelikulekin eta irteerekin gozatzeko.

Gainerakoan, ohiko zine emanaldiak, erakusketak, bertso saioa, musika emanaldi ugari eta Gay, lesbiana eta transexual zine zikloa ere antolatu da.
Egitarauan ikusiko duzun moduan, uda sasoian, eguraldi onaz eta kulturaz gozatzeko badago aukera.