Ekintzaileentzako ikastaro berri bat antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak

2015/04/22
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak ikastaro bat antolatu du "Asistentzia pertsonalaren arloan enpresa berriak sortzeko" izenburu duena.

Ikastaroa Ni Ekintzaile Debagoienean 2015 egitasmoaren baitan kokatzen da,  eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen laguntzen du. 100 orduko iraupena izango du.   2015eko maiatzaren 5ean hasiko da eta ekainaren 11 an bukatu.   Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 30 arte.  Informazio gehiago hemen.