EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna)

2023/11/22
Card image cap
Ikasturte honetan ere martxan da EKKO programa, eta, hura garatzeko, elkarlanean ari gara Arrasateko Udala, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios Ospitalea.

Programaren helburua da gizarte trebetasunak sendotzea Arrasateko aurrenerabeetan. Urri eta azaro bitartean, LH 5. eta 6. mailako ikasleak autoestimua eta komunikazioa lantzen aritu dira ikastetxean.

Programa honetan, gurasoen inplikazioa ere garrantzitsua da, horregatik, halako gaiak gurasoekin batera lantzeko helburuarekin, familientzako saioa antolatu dugu. Saioan, gurasoek seme-alabekin (LH 5. edo 6. mailakoak) batera parte hartuko dute, eta elkarrekin egingo dituzten zenbait dinamikaren bitartez, AUTOESTIMUA eta KOMUNIKAZIOA landuko dituzte.

Hemen ikusi dezakezue zer aukera dagoen parte hartzeko: egunak, orduak eta hizkuntzak. Izen ematea abenduaren 4an itxiko da.