EKKO (ESKOLA-KOMUNITATEA-KIROLA-OSASUNA)

2025/11/04
Card image cap
Ikasturte honetan ere martxan da EKKO programa eta berau garatzeko elkarlanean ari gara Arrasateko Udala, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios Ospitalea.

Programak Arrasateko aurrenerabeengan gizarte trebetasunak sendotzea du helburu, eta bertan LH 5. eta 6. mailako ikasleak parte hartzen ari dira.

Programa honetan gurasoen inplikazioa ere garrantzitsua da, horregatik gai hauek gurasoekin lantzeko helburuarekin, familientzako saioa antolatu dugu. Saio honetan, gurasoek seme-alabekin (LH 5. edo 6. mailakoak) batera parte hartuko dute, eta elkarrekin egingo dituzten zenbait dinamikaren bitartez, AUTOESTIMUA ETA KOMUNIKAZIOA landuko dituzte.

Saioak Gaztelekuan izango dira, hemen ikusi ditzakezue parte hartzeko aukeran dauden egunak, orduak eta hizkuntzak.

Izena eman daiteke azaroaren 19ra arte, esteka honetan edo telefonoz 943 252000 BAZera deituta.